Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-07-22 Online Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-07-22 Online Plaza librea
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Pagola, Eli
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-07-22 Online Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre
Baina astindu aurretik
Eli goi eta behe
egitarauan bada
zerbait nobedade
nahiz gazteak ez egin
gaupasaren jabe
festak ez dira festa
dianarik gabe. (bis)

E. Pagola
Festak nola egin festa
badakizu zuk’e
guk alea jartzeko
eskatu digute
dianarekin kezka
azaldu nahi nuke
hoiek streaming nola
egin behar dute? (bis)

A. Agirre
Estrimista bezela
ez zaitea mintza
eguardira arte ez da
hasiko bizitza
jarri nahiean dabiltz
aukera anitza
dianak ta ez dianak
egiten dabiltza. (bis)

E. Pagola
Sarea astinduta
ta kaleak geldi
zentzurik ez daukala
iruitzen zait neri
festen harira zenbat
burugabekeri!
Giroa kendu eta
latosook segi. (bis)

A. Agirre
Gu bakarrik gaudela
ez da antzematen
nahi gabe asmatzen degu
parrandara joaten
santua nola gurtu
nahiz jardun edaten
gaupaseroik ez dabil
madalenak jaten. (bis)

E. Pagola
Nunbait madalen janez
ibili direnak
egoerakin pozik
ez daudenez denak
nahiz eta berez festak
izan Madalenak
aurtengo hauek izan
dira makalenak. (bis)