Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Beñat Garaio, Xabi Igoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana
Conducteur/trice
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Auteurs
Garaio, Beñat
Igoa, Xabi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Xabi aita eta Beñat semea. Pandemia aro honetan aita egoitzan dago eta Beñat bisitan joaten zaio. Sekula ez dio aitak maitasun adierazpenik egin. Orain kristal atzetik egiten dio bisita eta gaur desberdina izanda. Aitak esan dio. “Ez dut bakarrik hil nahi; nire azken egunak zurekin konpartitu nahi ditut”.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Beñat Garaio, Xabi Igoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Garaio
Gaizki hasten diren istorioek
amaiera hola dute
emozioak adieraztea
ez zendun inoiz bertute
etxera etorri nahi duzula
gustora hiltzean truke
elkarrizketaren bat o beste
izan beharko genuke.

X. Igoa
Beldurrek eraman naute sarri
nire ahoa ixtera
ta orain Beñat zeinen argia
dudan gaurkoan hizkera
bai argi diot: joan nahi nuke
nik hil aurretik etxera
argi esanda zenbat sufritu
dudan kontuak atera.

B. Garaio
Asko sufritu duzula eta
ez al zara zu errudun?
Gauzak beste modu batean ere
egitea zuk demagun
maite zaitut, faltan botatzen ta
hoiek ez daude hain urrun
oso errexak dira esateko
ta zer kostatzen zitzaizun?

X. Igoa
Gizonok nola hazi gaituzten
guziak enbor beretik
beldurra izan dut batetik ta
lotsa ondoren bestetik
ateratzeko holako hitzak
Beñat nire ahopetik
ta gauzak ondo egin nahi ditut
dena bukatu aurretik.

B. Garaio
Etortzen bazara orain Xabi
nire etxeko artera
baduzu gauzak askoz hobeto
egiteko ere aukera
esaten duzu “Agian ez zait
behar bezainbeste atera”.
Niri ere berdin pasatzen zait ta
maitasuna dut sobera.

X. Igoa
Dena kolpetik ez da irtengo
poliki behar da bete
ez naiz bigun bihurtuko orain
arte izandakoa fuerte
baina izanda gure parean
metakrilato bat tente
gizonik hotzenentzako ere
izotz bihurtu liteke.