Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-09-05 Lizartza Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?”

Description

Air
Mando baten gainean I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Birusak ekarri digu
okerra galanta
baino amona ez da
izan gure falta
apezak erabaki zuen
ordua ta data
aforoak gainezka
egingo zula ta.

M. Lujanbio
Mezetara joateko
nik banun asmoa
ta saioa jartzea
ez zen ba sanoa
bertso hoiek aitzera
Julio ez noa.
Nola jarri dezute
meza paganoa?

J. Soto
Bertsolariak daude
maliziz beterik
bertsozalez ezin da
aipatu besterik.
Beraz mezako orduak
ez dauka kalterik
elizan ez da komeni
holako jenderik.

M. Lujanbio
Nere iloba baina
lotsik ez daukazu!
Jende gehiegi zala
ze narrats, ze faltsu
ba nik apaiza nahio
dotore ta ahaltsu
kantatu hobeto ta
mugitu igualtsu.

J. Soto
Hau pasatu ez zela
zen berrogei urte
ermitan meza dute
ta ai ze suerte!
Bertsoak izango du
eliza arkupe
fedea gora doala
poztu behar zenduke.

M. Lujanbio
Bai nola beteko da
elizape hura
jende dana nahastuta
ganauan modura
igual batzuk eztula
eta kalentura
lehen’e gure herria
hola hondatu da.

J. Soto
Bertsoaren tokia
gaur zimitorio
hala’re kristautasunak
gaur zer ondorio!
Neska bat katolika
denez Lujanbio
Ama Birjinai zerbait
kantatuko dio.

M. Lujanbio
Dena ez det sinisten
aditzen detena
nik Hitzetik Hortzera
ikusi det pena
boza bastante txukun
ta badauka sena
baina neska motz hori
bera da txarrena.