Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-09-05 Lizartza Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Atzoko albistea da Julio. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak aurten D ereduan has daitezen. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela. Baina auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen nahi eta borondatearen aurka, Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute haurrek ikasturtea.

Description

Air
Bentara noa bentatik nator I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ETB3 ta haur-eskola
lehenago egin zen bando
ta orain berriz D eredua
debeku horko ta hango
Naparroako euskal txoriai
moztu zaio hegal frango
eta berririk baldin badu’re
askorik ez du izango.

Disney Channel erderaz dugu han
Doraemon euskeraz hemen
ta haur eskoletan han erdera da
ta erdera genuen lehen
ta orain berriz D eredua
lehenago’re hortan geunden
ongi dakite katebegirik
garrantzitsuena zein den.

Gipuzkoatik begiratuta
bizi da erdi patxaraz
ta Iparralde ta Naparroan
etsitzen dugu bolaraz
baina bidean segi beharko da
borroka eta dardaraz
bestela nekez egingo dute
gure umeek euskaraz.