Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-11-07 Bergara Jaialdia
Conducteur/trice
Aranzabal, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zenbakiekin ondo moldatzen zarete biok. Matematikaria eta ingeniaria zarete. Krisian dago gure sistema, egiturazko krisi sakonean. Jonek, matematikariak, algoritmo bat asmatu du krisitik ateratzeko, baina Aitorri behin eta berriz errorea ematen dio, 404 errorea.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Beti laurehun ta laua
ote da zehazki?
Denbora pasa al duzu
programatzen aski?
Beti pasatzen dena
pasatu da noski
ideia ondo dago
kodigoa gaizki. (bis)

A. Sarriegi
Beraz atakatik nik
beharko det irten
honekin ja badauzkat
zenbait irudipen
algoritmo honekin
zu zabiltza kirten
makinek ez baitute
inoiz huts egiten. (bis)

J. Uria
Laurehun ta laua nondik
behar zaizu atara?
Eliza zati zortzi
egin behar da hara
ta hezkuntza bider bi
esan nizun jada
ze kristo programatzen
ari ote zara? (bis)

A. Sarriegi
Ta gainera zeu jarri
senetik irtenda
zure gaixotasuna
ez liteke senda
hezkuntzako laguntzak
zero dira benga!
Eta zero bider bi
zero gelditzen da. (bis)

J. Uria
Hori izan liteke
azaltzeko era
baina ezin gaitezke
gu horretan gera
bukle batean daude
kontua hoixe da
gure sistema eta
algoritmoa bera.(bis)

A. Sarriegi
Zenbakiak jarrita
hezkuntzan, elizan
gero tokatzen denak
ongi erabil ditzan
honekin saiatzeko
buruketa gisan
pretentzioso samarra
ez al zera izan? (bis)

J. Uria
Pretentziosoak gara
ez da gure kulpa
baina hemen gure barne
ta kanpo burruka
gure agintariek
hau ta hura hautatuta
esango dute dela
guk aholkatuta. (bis)

A. Sarriegi
Aurreko arazoak
badauka atzea
alperrik izango da
hontan saiatzea
eta algoritmoa
sisteman sartzea
onena da sistema
reseteatzea. (bis)