Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-02-06 Pasaia Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta?

Description

Air
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Aipatu duzu eta burua
joan ez zait ba harago
hautsontzi polit eta txukun bat
ene alboan badago
baina dena onetik ez dugu
tabakoakin igaro
utzi nahi dut ta egiten dit geroz
eta grazi gutxiago.

A. Egaña
Neri dagokit laroita seiko
txapelketara joatea
belodromoan ni gazte-gazte
eta harmaila betea
zuk ez dakizu ze gozada zen
ai Iturriaga maitea!
Euskaltzaindiko alfonbrai ere
erredurak egitea.

U. Iturriaga
Bai ta neuk ere farre egin dut
atzera einda denboran
badakizu eta badakigu
guztiok Egaña nor dan
baina birikan agertuz gero
gura ez ditugun bi orban
orduan zu bilduko zaituzte
Euskaltzaindiko alfonbran!

A. Egaña
Halaxe da bai Unai diozu
serio edota txantxan
noizbait Egaña bere biriken
mantxa txiki hoiek etzan
imajinatzen zaitut zu hantxe
hileta hartako saltsan
Unai mesedez kanta ezazu
“Pozikan bizi izan zan”.

U. Iturriaga
Zu pozik eta ni ere pozik
ez gara geugan kabitzen
baina uztea pentsatu beharko da
ez al didazu aditzen?
Konfinamendu garai horretan
saiakera bat izan zen
egun ta erdi iraun nuen ta
monstruo bilakatu nintzen.

A. Egaña
Nik hiru ordu pasa ezkero
eskutan a ze dardarra!
“Tabakoa da kaltegarria“
esaeraren indarra
bizi zati bat kentzen duela
dago onartu beharra
baina azkena kentzen du beti
beraz ez da horren txarra!

U. Iturriaga
Arrazoibide ukaezina
gaur zure hori benetan
egia da ja gu gabiltzala
ridikuluan mugetan
pandemian maskarilla kendu
ta erretzen hasi kaletan
ta ez al zaizu iruditzen zoazela
bazoka bat eskuetan?

A. Egaña
Ai pandemia aipatu dezu
hobe aipatu ez bazendu!
Ta erretzeko ezin leikenez
musukoa hor mantendu
ibiltzen gera oraintxe erre
gero jarri, gero kendu
baina honekin tabako gustoak
gehiago irauten du.