Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
Bertsoa entzun |
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre
Pozik ibiltzen gera
Usurbilen jota
desmadratuagatik
ez die inporta
berriro latoso hau
gurekin dago ta
aguantatu behar degu
edo behera bota (?)
A. Agirreazaldegi
Urtero ipintzen du
hainbeste enpeño
izerditan hustu ohi da
azken bururaino
gaur ere hemen dator
Usarralde joño!
Kasu gehio eiten diote
kantantiai baino!
U. Agirre
Hau berdin ibiltzen da
euri nahiz eguzki
festak diran garaian
barrenetik busti.
Akelarre gera ta
jakingo du noski
akerra ematen du
perila ta guzti.
A. Agirreazaldegi
Ez da etortzen ahotsa
inolaz hartuta
indar guztia dauka
bertan paratuta
ia profesionala
ere ematen du ta
gainera kantatzen du
gerria moituta.
U. Agirre
Bera ikusirikan
ez nago lasaia
gauz bat ona badauka
gogoz dala saia
buila eta intziri
hau degu ezbaia!
Kantuz hasita ere
jarri ohi du gaia.
A. Agirreazaldegi
Hiru kantu ta gai bat
eta ez da nekatu
urtero hala joaten
dira hainbat datu
gure kantantia ere
zaio gerturatu
baina uste det oraindik
ez da konturatu.