Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Durangaldea Uztabarritzen (1. 2021)
Représentación
2021-04-24 Zaldibar Jaialdia
Conducteur/trice
Urien, Ainhoa
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira.

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Begirada nerabe
haretara bota
eta diferentziak
ez zeuskun inporta
zuk oin Moët-Chandona
ta Viña Alkorta…
Zaldibar da Zaldibar
ta Algorta Algorta (bis)

J. Uria
Herri bakoitzak bere
izen ta abizen
ta biak joan gara
haunditzen haunditzen
baina ni orain hasi naiz
zurekin harritzen
noiztik zabiltza Unai
Algortan bizitzen? (bis)

U. Iturriaga
Begiratu ez dekot
gueito kolorea
erdia kobretan dot
eta zuk doblea
ez, ez naz hemen bizi
ez dut ohorea
ni naz supermerkauko
reponedorea. (bis)

J. Uria
Beraz atontzen duzu
almazen ta apala
eta aurrera zoaz
besteok bezala
esaten nuen esan
aibala aibala
karroan esne kaja
asko zeneuzkala! (bis)

U. Iturriaga
Esne kajak hemen ta
hamar kaja ur han
zerbeza eskas batzuk
be tenperaturan
Oro Lujo edangarri
leikenaren mugan…
Ba honako bategaz
konkistau zintudan! (bis)

J. Uria
Ia-ia iritsi
arren irainera
ze aldea dagoen
lehendik orainera
hori geneukan mingain
eta mingainera
zerbeza txarra eta
beroa gainera! (bis)

U. Iturriaga
Ta oin zerbezak hotzak
ta geu gagoz bero
halako enkontrurik
ez neban espero
atzeko aldean itxaron
bost minutu edo
Ken Zazpin Ilargia
kantaukotzut gero. (bis)

J. Uria
Ken Zazpin Ilargiak
ai lehen ze indar!
Berriz elkartu gara
Algorta, Zaldibar
telebilera bat dut
ta orain joan behar
tori nire tarjeta
eta deitu bihar. (bis)