Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia
Conducteur/trice
Intxausti, Aissa
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Azken hilabeteotan hego Euskal Herrian gehien ikusten den espainiar telebista kate baten ikusi duzu emakume bat berak jasandako tratu txarrak kontatzen: Rocio. Onintza, zu ere pertsonaia publikoa zaren aldetik jakingo duzu zer den norbere kulpak eta intimitateak zabaltzea. Garrantzitsua irizten zaizu kontaketa hori?

Description

Air
Sentimentua sartu zitzaidan
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ta pankarta atzean gorde
babestuz egun edo jai
batzutan gure barrua bera
ez da egoten hain lasai.
Bizitzak gauza asko dakartza
nahiz danak ez doguzan nahi
batzuk kontatu behar direla
esaten dabe eta ai!
Kotilleoak ez dau balio
esperientziak igual bai. (bis)

Izan euskaldun zein emakume
zein zapaldutako ama
zapalkuntzaren adibideak
detaile txiki andana
horrek kontauta ez da arintzen
barruan daukagun zama
baina erreztu leike akaso
beste batzuentzat lana
gure gorputzek gordetan dabe
gure zapalkuntza dana. (bis)

Adibide bat nahiko estua
Rocio Carrascorena
berez badauka diru piloa
izana eta izena
ta halan da be begira zer dan
berak pairatu dabena
eskertzekoa da kontatzea
hasiera zein azkena
biktima legez agertzea da
plazetan gauza gatxena. (bis)