Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-08-10 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-08-10 Berastegi Jaialdia
Conducteur/trice
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gazteei beti leporatzen zaie errebeldeak izatea, pandemia garai hauetan ere gazteengan jarri da behin eta berriz fokua. Zuek egoera honetan, perspektiba ezberdinetatik, nola ikusten dituzue gazteak?

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-08-10 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Unai Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Gazte jendea bizi izan da
lehen orain baino lasaio
oraindik ere antolakuntzan
eginaz hainbat lan saio
hainbat kritika ta zaplasteko
baina gehiegi ez fio
gazteak gazte izan behar du
baldin da uzten bazaio. (bis)

U. Mendizabal
Baina ez zaigu horretan uzten
ez al da triste xamarra?
Ordu batian lagunak utzi
ta etxera juan beharra
boterearen aurka beti du
gazte jendeak indarra
ta errebeldea izate hori
hemen noiztik da ba txarra? (bis)

S. Lizaso
Gaztea dabil helduagoan
hainbeste legeren mende
azken boladan gazteen aurka
jarria da hainbat jende
urte batzuek daduzkagunok
ia harrituta gaude
zahartzaroak zer balio du
inoiz gazte izan gabe? (bis)

U. Mendizabal
Denek ez dute berdin ikusten
hortan ni nauzu testigu
zahar ta gazte egonak gera
etxe barruan gatibu
batzuk arduraz jokatu degu
bururikan gabe, hiru.
Gazteak gazte izanagatik
heldu izaten badakigu. (bis)

S. Lizaso
Gazte gehienak lotuta daude
pandemiei aurkako legez
inoiz arrazoi izan liteke
ta gero zenbait interes
gazteak beti helduagoai
dabiltza begirakunez
zoritxarrean heldu ugarik
gazteentzako bat ere ez. (bis)

U. Mendizabal
Ardura eta errespetua
behar deguna hori da
nire herrian nik ikusi det
plazatikan erretira
nijuanian maldizioka
zahar bat leihotik begira
baina eurak zer egingo zuten
gaztiak izan balira? (bis)

S. Lizaso
Lehen ere gauzak honela ziren
ta izan ulertzeko gai
gazteak ez du zertan egonik
besteren aginduan zai
gizarte hontan beti helduok
beti izan behar degu artzai
zorionean gaurko gazteek
ardi ez dute izan nahi. (bis)

U. Mendizabal
Sebastian artzai bagendu danok
hobe genukeen kasi
orain dagonak artalde dana
egiten baitu nahasi
eginez gero hemengo danak
genuke zer irabazi
zaharrak gaztiak ulertu eta
guk eurengandik ikasi. (bis)