Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2021-11-19 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2021-11-19 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Bertsoak sarri bilatu
nahi du ertz edo erpina
umore kolpe bat edo
zerbait inork ez dakina
nik errieta asko jaso dut
ta egin didate mina
batez ere da eseri eta
neure buruai egina.
M. Lujanbio
Gaur bertan ikusi ditut
ilun xamar bi betarte
bertsozale sutsu biak
ta hala esan didate
“Ideaz nahiko lauso zaudete
errimak erdi aparte
gutxi kantatzen duzuen hontan
benetan flojo zaudete!”.
J. Illarregi
Txapelketa garaia da
kaosa ez da kabala
aurrekoan entzun nuen
jeitsi eta berehala
“Puntu gehiegi jaso dituzu
ez da izandu normala”
nere bertsoen puntuak nik neuk
jarri banitu bezala!
O. Arana
Edozein ofiziok du
ezti adina ozpin trago
eta gu ibiltzen gara
hain bidearen esklabo
etxean sarri entzun izan dut
eta ez da hain arraro
“Ja telebistan agertzen zara
etxean baino gehiago!”.
A. Arzallus
Aspaldi gai bakarra da
gai bakarra ta nahikoa
ta lagun batek esanda
berotu zait lapikoa
esan baitzidan “Bertsolariek
lehen gai oro zimikoa
birusarekin galdu duzue
distantzia kritikoa”.
M. Lujanbio
Ta saioa zuzenean
entzun ezin dunak pentsa!
Saioarik ez delako ala
berak dulako pereza
gure Hitzetik Hortzerarekin
ere entzun dut nahiko kexa
“Hori ze ordutan ematen duten
asmatzen ez da erreza!”.
J. Illarregi
Nere amak ere dauka
diskurtsoa ugaria
esaten dit “Oholtzan kieto
euki zazu ipurdia!
Ez egin mm, mm! Eta ez izan
zaren bezain urduria!”
igual modelo naizela uste du
eta ez bertsolaria!
O. Arana
Bronka bat izanagatik
bihurtu daiteke lora
ta lagun batek ziostan
atzo belarri ondora
“Aizu bertsoa ta ez bertsoa
beti behera eta gora
akaso hartu behar zenuke
deskantsatzeko denbora”.