Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Nom de la strophe:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure etxeko andre guztiak
nahi nituzke ohoratu
egoerarik gogorrenetan
ez direnak hondoratu
bizikideei, bertsokideei
bihotzetik bost olatu
badago nundik jasoa eta
badago zer geroratu.
Muga, kartzela, harresi, ibai
galerak zelan kontatu?
Merkantzientzat bideak libre
ta pertsonak zokoratu!
Baina itzarrik eusten gaituzten
ideia hoiei oratu
hormak higatu daitezkeelako
ta arrakalak loratu.