Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Patxi Iriart

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Iriart, Patxi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Patxi eta Oihana, irakasleak zarete. Usu egiten duzue topo irakasle gelako kafe makinan. Patxi, gaur ere, aste honetan hirugarrenez, Oihanak txanponik ez duela eta, kafe bat aterako ote diozun eskatu dizu.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Patxi Iriart

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Iriart
Begiratu egin dit
beste behin begira
eta honek ze nahi duen
bederen argi da
lankideak gira ta
ze alternatiba!
Zu ikasleak baino
txarragoa zira. (bis)

O. Iguaran
Ez, lankidetzan ona
naizela badakit
ta azalduko dizut
joko hau zergatik:
txanpon hotsa dakarzu
bi patriketatik
lankide bati zama
arintzeagatik. (bis)

P. Iriart
Zuk pentsu duzu dela
hau zure etxea
eta zuk patriketan
duzuna haizea
ez nuen pensatuko
hontara heltzea
ta gainera nahiko du
kafekonletxea. (bis)

O. Iguaran
Esne tanta batekin
juxtu mantxatua
epaitu nahi al dezu
gustua, hautua?
Hogei xentimogatik
holako tratua!
Hartu behar zenuke
deskafeinatua. (bis)

P. Iriart
Nik ez nuen espero
hain buru gogorrik
bainan ezin segitu
horrela beharrik
kontra egiteko’re
gehio ez dut indarrik
zurekin gehio ez dut
nik kafe beharrik. (bis)

O. Iguaran
Patxi ez hartu gaizki
ez al da jokoa?
Kafe garaia ez bedi
izan oztopoa
zuk bi hilez ordaindu
egunerokoa
ze txanponen faltan det
hogei eurokoa. (bis)