Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Lazkoz, Eneko
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Eneko eta Oihana, zazpi urte elkarrekin daraman bikotea zarete. Eneko, bikote-krisiaz hainbeste entzun ondotik beldurtuta zaude azkenaldian, horregatik Oihanak zuen bizitzan biper pixka bat sartzea proposatu dizu.

Description

Air
Gizakiak harri bat
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lazkoz
Zazpi urtean biok
elkarren gertuko
ta beldur naiz ez ote
zaigun hau lehertuko
ikara horrek nola
ez nau beldurtuko?
Nahiz ta piper pixka bat
badudan gustuko
piper gehiegik ez al
gaitu pipertuko? (bis)

O. Iguaran
Bikote asko dago
pausa bat egina
ta nere zalantzetan
dauka eragina.
Elkarrekin egingo
degu ahalegina
piperrak ez du zertan
atera hain mina
mina ta pikantea
ez dira berdina. (bis)

E. Lazkoz
Ta pikante-pikante
zabiltza kantari
piperminetik ekin
nahian geroari.
Gu akomodatuta
gabiltza aspaldi
zergatik dugu hobe
ekin berriari
ta ez eutsi gaur arte
ongi joan denari? (bis)

O. Iguaran
Gurea ez nuke nahi
ikusi etena
ta errutinak zabaldu
ohi du erretena
beldur naiz distantzia
ekar lezakeena
nabaritzen hasia
nago udazkena…
Noiz harritu zintudan
Eneko, azkena? (bis)

E. Lazkoz
Pasa ditugu hainbat
harridura aro
baina horiek gertatu
ohi ziren lehenago.
Azken aldian gabiltz
itxaro ta itxaro
eta aukeratxo bat
ematear nago
zuk beti duzulako
arrazoi gehiago. (bis)

O. Iguaran
Ta ez badut ere eman
badaezpada, kontuz!
Harri hortan ez dut nahi
nik egin estropuz
ez dut nahi gogoz kontra
aritu zu lotuz
baizik ta arrazoiak
egunero lortuz
elkarri deskubrituz
ta elkarrekin sortuz. (bis)