Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Auteurs
Martikorena Lizaso, Eñaut
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Martikorena
Orain urtea lortu genuen
parlamentuko epela
eta sekula ez det eduki
baldintzaz hain lan itzela
baina gaur ez gera ezaguna
ta haientzat ze krudela
ez al dakite oraindik ere
guri ordaintzen daudela?

J. Uria
Arrazoi duzu lana ez genuen
sekula egin debalde
parlamentuan ta senatuan
ibiliak aldez alde
ez zait inporta ez ezagutzea
topatua parez pare
ni oso ondo nago Petronorren
diana baten egon gabe.

E. Martikorena
Bai nik´e oso ondo betetze´t
oraindikan poltsikoa
baina erabat galdu gabe det
gazte garai etikoa
ta bakarrikan nagon uneetan
irteten zait instintoa
ze bajua den gizarte hontan
kultura politikoa!

J. Uria
Jendeak ez du ondo bereizten
aurrea eta atzea
hori tristea dugula izan
dugu zure balantzea
nahi bazenuen jendea zutaz
gerora gogoratzea
hobe zenuen Rajoyren gisan
tarteka hanka sartzea.

E. Martikorena
Ez, nik sartzen nun hanka sarritan
Rajoyek baino maizago
nahiz ortografi azterketak nik
igual pasa errexago
nahiz ta berari deitzen dioten
presidente akats, babo!
Bai, aitortzen det protagonismo
faltan inbiditan nago.

J. Uria
Eta horrela ikusi besteen
aipu, aipamen, argazki
zer nahi zenukeen nahiz ta ez dudan
Eñaut ulertzen zehazki
amorratuta penatan zaude
ni ez nago horren gaizki
batzuk egoa behar duzue
nik diruarekin aski.