Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Auteurs
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.

Description

Air
Ze ederra ta ze polita
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denbora ez da joaten
sarritan nahi bezain geldo
nork non bukatuko duen
sarri ezin da espero
gaztetan ibiltzen ginen
han ta hemen juergan bero
gazte garaian hori da
gauza normalena edo
baina hogeita hamar urte
badauzkagu honezkero
eta berak segitzen du
garai baten bezain ero
lehen hona-hara genbiltzan
dana juerga, dale fuego!
Lehen asteburuero zen
baina orain egunero.

Garai baten soilik zena
dibertsioko formula
Garazirentzat orain da
eguneko pelikula
askok bizkarrera zenbat
kritika ta zenbat burla
baina daukana zera da
adikzio bat mardula
gauean speeda dena
goizez resaka pilula
aldatu beharko luke
behingoan bere brujula
hala esan diot hartuz
ahots goxo ta ahula
“Ez al zara konturatzen
arazo bat daukazula?”.

Ta kontatu dizkit mila
aitzaki ta istorio
nere hitzek izan dute
aski oihartzun, ondorio
segundu baten bihurtu
nauelako arerio
egiak min ematen du
eta ze erremedio
baina zer egin nezakeen
bestela ze demonio!
Nahiz eta haserretu den
nire esaldia medio
bere oraingo haserreak
ez dit gehiegi balio
gaur mina egin dionak
bihar laguntzen badio.