Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-09 Lizarra Txapelketa
Gai-emailea
Lujanbio, Amaiur
Bertsolaris / Auteurs
Akizu, Maialen
Uria, Imanol
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialen eta Imanol, lagunak zarete. Maialen, badira hilabete batzuk ohartu zarela Imanolek ez duela ongi ikusten. Ukatzen duen arren, oraingoan ere, liburua irakurtzen besoak luze-luze eginda topatu duzu.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Imanol Uria

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu
Lagunari lagundu
behar zaio berez
ta ni ibili ohi naiz
horrekiko xedez.
Homero irakurtzen du
ta Imanol mesedez
Itaka urrun dago
baina hainbeste ez. (bis)

I. Uria
Itaka urrun dela
ondo dakit jakin
nik enfokatzen baitut
begiradarekin.
Baina urrunduz nago
ekin eta ekin
irakurri nahi baitut
perspektibarekin. (bis)

M. Akizu
Ba perspektibak ere
bere aldaketa
behar du eta egin
ezazu tarteka.
Tipo galaia degu
ta beti zer gerta
interesantearena
egin nahi du eta. (bis)

I. Uria
Bai, interesak beti
besotan hartu nau
ikusten naute eta
pentsatzen dute guau!
Urrutiko intxaurrak
gerturatu ta lau
urrundik ikusita
askoz hobe da hau. (bis)

M. Akizu
Beraz hartua duzu
literatur traza
betiko lagun baina
nolako jolasa!
Gertutik ta urrundik
nahiz denbora pasa
hau irakurtzen inoiz
ez dago erraza. (bis)

I. Uria
Irakurtzea beti
dugu gure patu
eta nahiz nahi zenuen
gaur nirekin sartu
urrun dudala ondo
zara zu fijatu
ta alderantziz dudala
ez zara ohartu. (bis)