Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Gaztelumendi Arandia
Bertsoa entzun |
2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Gaztelumendi Arandia
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Gaztelumendi
Militantzia libre
eta gu esklabo
horrela zenbat urte
ditugun igaro!
Pandemia joan da
problemak akabo
baino begira herria
erdi hutsik dago
orain gera inoiz baino
garrantzitsuago.
M. Akizu
Garrantzitsua degu
norbere lepoa
gure bigarren etxe
batzar aretoa
herritarra izan naiz
ta honen aldekoa
baina ezetza ere
dugu balekoa
hemen inortxo ez da
ezinbestekoa.
U. Gaztelumendi
Ezinbesteko inor
ez dala izaten
ba urteak halaxe
doaz hemen joaten.
Baino aber ze festa
lirateke aurten
DJ xelebre batzuk
gauak eramaten
eta gu bitartean
azkazalak jaten.
M. Akizu
Festetan nahiz ta geran
hamaika elkartzen
gero bileretara
ez dira ba sartzen
baiezkoa zen dena
ezetza behar zen
gazte jende honekin
bainaiz ni ohartzen
ardura utzi ezean
ez dutela hartzen.
U. Gaztelumendi
Ezinbesteko inor
ez dala izaten
ba urteak halaxe
doaz hemen joaten.
Baino aber ze festa
lirateke aurten
DJ xelebre batzuk
gauak eramaten
eta gu bitartean
azkazalak jaten.
M. Akizu
Festetan nahiz ta geran
hamaika elkartzen
gero bileretara
ez dira ba sartzen
baiezkoa zen dena
ezetza behar zen
gazte jende honekin
bainaiz ni ohartzen
ardura utzi ezean
ez dutela hartzen.