Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Bizkarra, Aitor
Enbeita, Onintza
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lagunak zarete. Aitor, egunean zehar emandako pauso guztiak zenbatzen dituen aplikazioa instalatu duzue sakelako telefonoan. Geroztik, oinez zoazten bakoitzean Onintza telefonoari begira ikusten duzu.

Description

Air
Durangotik gorako
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Zuk mobilak dezente
dituzu gustuko
aplikazio hoiek
ez zaizkit ahaztuko
baina pantaila horri
egiozu uko
begiratzeak ez du
pausorik gehituko. (bis)

On. Enbeita
Ni emozioz nabil
pasioz beteta
mobila ateratzen dut
pausuka, kolpeka
nekea, deskantsua
zaintzeko oreka
markagailua ez dut
lehertu nahi eta. (bis)

A. Bizkarra
Sportiva berriak
ta buruan zinta
pasiuan zabiltza
gel bati haginka
eskuan mobila ta
zu arin-arinka.
Onintza kirolean
dena ez da pinta! (bis)

On. Enbeita
Zaindu egin behar da
itxura, tipoa
elikatu behar da
estereotipoa.
Baina lasai badaukat
pausuen pikoa
hamar milara heltzean
marianitoa. (bis)

A. Bizkarra
Beraz horretxegatik
jotzen duzu goia
marianitoa eta
gero txuletoia.
Onintza zuk daukazu
eduki sasoia!
Poteoan egingo
dugu maratoia. (bis)

On. Enbeita
Uste dut honek oso
urrun naramala
ni txikitxoa naiz zu
altua bezala
pausu bi ematen ditut
zuk bat eman ahala
ta uste dut gaurkoz jada
nahiko egin dudala. (bis)