Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kafetegian nengoen
pozik nire aldartean
txikia ta biok lehen
egonak ginen parkean.
Kafe bat eskatu dut ta
eseri gara atean
ta ondoan begiradak
mintzeko borondatean…
“Oraindik ere titian?
Oraindik ere katean?”
Ta hala erantzun diot
defentsan ez, atakean:
“Bularra emango diot
hala nahi dugun artean”. (bis)
Ta ondoko bikotea
plantxatu egin da seko!
Eta altxa egin dira
minduenaren antzeko
bidali egin baditut
gu biontzako hobeto.
Azkenean ausartu naiz
ez daukat hitzik jateko
bestela ere andreok
askotan gara kateko
eta ez dut deus entzun nahi
aholkuak dauzkat lepo
eskubiderik ez dute
iritzia emateko. (bis)
Bi urteetan pasatuak
hainbat ta hainbat une txar
zenbat titiburu zauriz
eta zenbat sendabelar!
Baina ikasten joan gara
denbora dago galtzear
ta oraindik ere zara
hain hauskor eta hain mehar!
Beraz nere txiki polit
zuk behar banauzu behar
har zazu lasai titia
eta lasai egin negar
ta nahi dugun erritmoan
askatuko dugu elkar. (bis)