Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Arzallus, Maddalen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Amets eta Maddalen arkeologoak zarete. Euskal Herriaren historiarako garrantzitsua den aurkikuntza egin duzue Irulegiko herrixkan.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Euskaldun zaharrak omen zirela
barbaro, agrafo, beltzak
maiz esan dute politikoek
zientzilari ta jendetzak.
Irulegiko esku honekin
pozetan dauzkat bi ertzak
guretzat a ze bostekoa ta
masailekoa besteentzat.

M. Arzallus
Egia da bai egin dugula
sekulako aurkikuntza
baina euskara ezin da izan
arkeologia hutsa
zuk esan duzun politikoek
beharko diote bultza
beste bi mila urtetan ere
biziko bada hizkuntza.

A. Arzallus
Biziko da bai ez dut dudarik
ez hasi hori baztertzen
lau lerro ditu eskuak eta
dabiltz hizkiak aletzen
ulertzen asko kostatzen dela
ta hor dabiltza galdetzen
neri gehiago kosta izan zait
Chiviterena ulertzen.

M. Arzallus
Eta ez dugu asko ulertuko
dena aldatu ezean
egia esan min bat badaukat
orain nere bihotzean
bai, bai, Chivite aipatu duzu
ta haren hitzak sortzean
prentsaurrekoa eman ziguten
gero erdara hutsean.

A. Arzallus
Mila urte joango dira Chivite
egin aurretik euskaldun
baina geroa bihurtu denez
ja iraganaren lagun
Irulegiko eskuai esker
munduan gara ezagun
Irulegiko ardoa hartu
ta topa egin dezagun!

M. Arzallus
Bai aurkikuntza ez denez izan
txikia eta ustela
ospa dezagun une batean
zertan gabiltza bestela?
Eta Chivite eta horiek
preparatu daitezela
seguru nago herrixka hortan
altxor gehiago daudela.