Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.

Description

Air
Baneza eta banitu
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurtzaro osoan zehar
izerditu ta lehertzear
futbola nuen neure har
hargatik nago hain mehar
gure herriko futbol zelaia
zen erdi lokatz ta belar
nik banekien Bartzelonatik
ez nituela deitzear
maiz entzun nuen “Hi txarra haiz ta
egin beharko duk negar!”
Plazer hartzeko bezain on nintzen
ta ez nuen gehiago behar. (bis)

Ez nintzen oroitzen Messiz
josia bainintzen hesiz
neure mugaz ta gabeziz
ohartuz joan nintzen heziz
ta ez nintzen bizi inoiz izango
ez nintzen hura sinetsiz
makala nintzen, baldarra nintzen
dena aitaren herentziz
nahiz ta askotan galtzen genuen
ta batzutan diferentziz
pozik nentorren txokolatezko
bokadilo bat irentsiz. (bis)

Beti miresten da goia
han dagona da heroia
bere brillu ta herdoia
pasa zen nere bagoia.
Nere galtza motx, nere galtzerdi
eta nere espaloia
Garitanoren niki zahar bat
bi hizki bistan doi-doia
nahiz kanporatu ninduten eta
han bukatu zen lehoia
nik bizitzari hanka tartetik
pasatzen diot baloia. (bis)