Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.

Description

Air
Ze ederra ta ze polita
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tesi bat aurkeztu nuen
hori lehenbiziko froga
katedratiko ospetsu
bihurtu nintzen gerora
hainbeste ikasle gazte
zetozkidan bulegora
Whatsappetik txateatzen
aritzen nintzen gustora
baina gero iritsi zen
feminismoaren moda
eta nire kalterako
aurrera joan zen denbora
salaketak heldu ziren
ahotsak behera ta gora
ta bota egin ninduten
fakultatetik kanpora.

Ai, nola aldatzen diren
bizimodu eta garai!
Aljebran, topologian
oraindik dut aski dohai
baina lehen paseatzen
nintzena harro ta galai
orain burumakur nabil
ez orduan bezain alai
nola aldatu zitzaidan
dena une horretan, ai!
Orain dena da ezikusi
begiratu eta epai
ni lehen nintzena edonori
bere ahoa ixteko gai
ta orain bere parean
inork ez nau ikusi nahi.

Garai batean ospetsu
eta katedratikoa
noizbait izan nahi zuena
irakasle emeritoa
ustez hilko nintzen noizbait
izanik denen jainkoa
baina harrapatu ninduten
eta gauza logikoa
badut jubilazio bat
hori omen da ohikoa
bidali ninduten eta
eginda numeritoa
baina orain naiz gixajo
triste ta patetikoa
hau izango da entzuten den
justizi poetikoa.