Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Zure indar ta bertute
dena gutun haien truke
mende laurdena nik preso eta
mende laurden zuk’e.
Ai kartzela! Zulo kutre!
Horiek horixe dute
baina ze gutxi eta zenbat den
hogeita bost urte! (bis)

A. Martin
Oparo bezain murritza
itzala edo bizitza
patio txiki bat izan duzu
iraute baldintza.
Orain kalean zabiltza
eskuetan duzu giltza
ai zeinen pozik idatzi nizun
azken eskutitza! (bis)

B. Gaztelumendi
Bihotza jarri zen ero
orain astebete edo
ziega zuloa han utzi nuen
eta bertan bego.
Sobre hotz eta hitz bero
iristen zirenez gero
nire zulotik atera nauzu
hilero-hilero! (bis)

A. Martin
Kartzela ertzeko taktika
irudimena, kritika…
Ez zen izango garai erraza
ez behintzat polita.
Aldatu da politika
lehor gabiltza apika
baina oraindik ez da agortu
herri honen tinta. (bis)

B. Gaztelumendi
Nor goia eta nor behea
egoera ez da hobea
ez daukat lanik, etorkizuna
ez dut dotorea
mende laurdenez gordea
egon da nire sobrea
orain bizitza orri zuri bat
soilik da ordea. (bis)

A. Martin
Ongi zabiltz zeure kasa
nahiz ta sentitu vintagea *
“Ongi etorri!”, “Kaixo!” ta “Agur!”
herriko atlasa,
Molda zaitez, gauzaz gauza
eta ondoren ez pasa
atmosferara ohitu aurretik
har’zazu arnasa. (bis)

*“Bintaxa” ahoskatu du.