Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Irribarre konplizea egin diozue elkarri

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kolpe asko eman dizkit
patuak nire bizitzan
urteak igaro ditut
gizon txar baten gerizan
ta ez dakit epaitegiak
nik ondo zertan dabiltzan
haurran zaintza erdi bana
nonbait hala komeni zan
astez asteko txandetan
begira nola gabiltzan
haurra uzten dudanero
ni beldurraren sasitzan
ta utzidazue pentsatzen
normalena dugun gisan:
kide ona izan ez denak
ezin aita ona izan. (bis)

Nahiz ta ez dizkigun eman
bultzada edo ostiko
pertsonak asma lezake
beste norbait nola ito
ta nire irrifarrea
ezabatu zen betiko
baina alabarenari
eutsi nahi nioke tinko
kotxean noa berekin
bera bi masail gorriko
“Agur” esan dio aitari
ta nik barre neurekiko.
Itxaron beharko gaituzu
denbora luzez txikito
ze gu hurrengo astean
ez gara hona itzuliko. (bis).

Diskrezioz mantendu dut
tokatzen zaidan itxura
susmorik ez dudalako
holakotan piztu gura.
Ez diot nire alabak
niri ez didanik ardura
baizik sortu nahi dudala
bizitza perfektu hura.
Bidea dugu aurrean
milaka, milioika uda
“Alaba, libre izateko
gure ordua heldu da”.
Irribarre bat egin dit
ta biok goaz gustura
alboan bere poza ta
parean gure ortzimuga. (bis)