Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Irribarre konplizea egin diozue elkarri

Description

Air
Izarren hautsa egun batean
Nom de la strophe
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aldaka hautsi zuenez gero
hanketan ez du indarrik
ezin da bizi bakarrik eta
ez du lehen zuen pindarrik.
Gaur lehen eguna dut Joxe zaintzen
bere alabaren eskea baitzen
ta bost zentzuak itzarrik
sinistu arren bizitza hontan
ez dela ilunabarrik
bere alaba etxera joan da
ta eman gabe bizkarrik
agertu dira bere galderak
ta eskeini diot irribarre bat
ez egiteko negarrik
ez dagolako bakarrik.

Baina ez pentsa natorrenikan
zoriontsu ta aldarteko
ez da erreza bizi beharra
beste inoren meneko
haginlaria nintzen Bogotan
ta Joxe zaindu behar dut Europan
arrazismoa tarteko.
Eskua eman ta tortilla bat
prestatu diot jateko
ikusi baitut irribarrea
ez dela izan kalteko
nahiz Joxerentzat beti nagon hor
neretzat hemen ez dago inor
lasai egon esateko
ta irribarre egiteko.

Joxe ohean etzan dut baina
ba ote dauka egunik?
Bizimodua zer bihurtzen da
ez bada askatasunik?
Gure buruak nahiz ta ez salba
harresiren bat pitzatzen al da
irribarrezka jardunik?
Ordaintzerik ba ote daukagu
guk egin nahi ez dugunik?
Ba ote dago boteretikan
libratzen den maitasunik?
Ze amets neukan nere erretinan?
Ta zer topatu dut errutinan?
Galdera asko ditut nik
baina ez dut erantzunik.