Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Illarregi, Joanes
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Lortzea hainbertze kostatu zaizun epaile lana utzi duzu. Lasaiago bizi zara orain.

Description

Air
Neska zaharrak eta apaizak I
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erabakia hartu nuen ta
une horretan lasaitu
zama gehiegitxo baitu
askotan guk nahi dugun guztiak
irentsi egiten gaitu. (bis)
Ilusioa baneukan, baina
kokoteraino amaitu
sarri bi begiak blaitu
hona heltzeko lana egin dut
baina ezin dut jarraitu
errespeturik ez den zelaian
ezin da ezer epaitu. (bis)

Hasera baten eutsi ahal nion
hasiera baten nonbait hor
baina ondoren zein gogor!
Futbol epaile izatez utzi
eta betorrena betor. (bis)
Insultoren bat, hitz itsusi bat
entzun behar zen derrigor
denak horren abegikor…
Putasemea deitzen ninduten
baldin ta bazeuden jator
igual ez dira ohartu baina
ni ere lanera nator. (bis)

Erabakia gogorra izan da
haseratik neretzako
pasiotzat nuelako
ta gustokoa uztea beti
nahiko mingarri delako. (bis)
Beraz, orain bai, ikus naiteke
joko-zelaitatik kanpo
gustora egin dut salto
orain partidak harmailetatik
beti ikusi beharko
baina badakit nere ahotik
ze hitz ez den aterako. (bis)