Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zezen-plazako nere trantzea
a ze tortura hara sartzea
pasako zena begitantzea
eta bizkarra tenso jartzea!
Baina urtero nere lagunen
ohitura izan da deitzea
betebehartzat hartua neukan
euren gisa aritzea
erabaki det behingoagatik
eurek ezetz aditzea
begiak ixten aritu ordez
ahoa irekitzea.
Uztailaren zazpi eguna
Nafarroako festa duguna
Iruñean zezen-hiltze jarduna
mundu osoan festa ezaguna
hango marru ta hango odola
buztan, belarri bilduma
nere lagunek esango dute
“Hi haiz hi tipo biguna!”
Baina ez nago jasateko prest
ta ez naiz ni erruduna
itxurengatik gordetzen degu
barruan daramaguna. (bis)
Denbora-tarte oso luzean
aritu naiz ni zuen klasean
denbora lasai ezin pasean
nere begiak itxi ezean.
Baina pausorik ez det eman gaur
zuek plazara deitzean
ta ez naiz berriz hara sartuko
zuek zoazten antzean
baina, hori bai, berriz San Fermin
eguna ailegatzean
plaza kanpoan zai egongo naiz
pankarta baten atzean. (bis)