Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu duzue elkar. Hitz egiten hasteko ordua da.

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ia berrogei urte beteak
ta edozerk nau lotsatzen
eta hemen zu ezagutzerik
ene ez nuen pentsatzen!
Maitasun harremanak
sortzen dizkidan lanak
beti mutu naiz geratzen
ezpainetatik musua beste
gauzik ez zait ateratzen. (bis)

M. Lujanbio
Eta lurrera begira nengon
ni nere lotsa tarteko
zure ahotsa hor aditu det
ta ez horren aparteko
ta aipatu du musua
lehenengotikan sua
pentsatu ze danbateko!
Bai, zu bastante ausarta zara
lotsatia izateko! (bis)

A. Arzallus
Halaxe bainaiz nunbait hala zen
neuk ikasi nuen era
maiz hitzek traba eiten didate
ta beste guztia fuera!
Halaxe naiz izatez
neure argi ta itzalpez
ta aitortzea hobe da
batzutan lotsa falta duenak
bestetan dauka sobera. (bis)

M. Lujanbio
Beraz lotsaren bulimia horretan
ibilia zara lehendik
lotsati ustez nahiko ausarta
zinela uste nun lehenik
ba ni nauzu Maialen
hori esan al det lehen?
Begira nago hemendik
zure antiejutan nere isladak
ere lotsa ematen dit! (bis)

A. Arzallus
Ene! Maialen hain lotsatia
ta poemak nola trentza?
Zure hitz denei jarraitzen ere
baina ez zait hain erreza
baietz lotsak erantzi
ta traba denak ahantzi
eta josi hitzen ertza
gehiago kosta behar zaizu kentzen
zure begitarte beltza. (bis)

M. Lujanbio
Beltzak badauka gozotik ere
ta egon zaitez seguru
baina hortarako beharko ditut
ehun bat sesio inguru
berriz jantzi ta erantzi
baina ze atrebentzi
tipo honek ze helburu du?
Lehen eguna izateko ja
nahikoa hitz egin dugu! (bis)