Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ez dago B planik.

Description

Air
Kantuz sortu naiz eta II
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin alabak esan zidan:
“Ikilimiliklik!
Aita ni mutiko bat naiz”
ta aita isilik
ez zen mugitu ezpainik
eulirik, aulkirik
ia bi ordu pasatu
nituen geldirik
geroztik ez da izutzen
ez nauen zubirik
ederra dela dionak
ez dio egirik
erreza dela dionak
ez dauka begirik. (bis)

Normalaren esanahiak
gauzka beste puntan
zorionaren planaren
bilaketa huntan
alaba bat zen, seme bat
baikenuen ukan
edo alderantziz, hitzekin
hor gabiltz burrukan.
Zertan ukatu? Malkotan
urtzen naiz batzutan
gero gaizki sentitzeko
neronen putzutan
negarraren iturria
nork dauka eskutan? (bis)

Dudak argitzeko berriz
hitzak zirri-zarra
“Ez, aita ez da B-planik
hautsi lege zaharra!”
Zer da neska, zer mutila
zer eme, zer arra?
Nork demontrek ekarri du
zehaztu beharra?
Gurasoa ohi da haurren
lehen hezkuntz adarra
baina guk hegoaldean
daukagu iparra
harengandik ikastea
da bide bakarra! (bis)