Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze
Umeei ezin zaie
atakarik itxi
nik nahi det eurengatik
urruti iritsi
nahi duten hura gabe
ezin ditut utzi
baiezko asko nahi det
ta ezezko gutxi
ta nola erabili
ondo erakutsi.
I. Elortza
Nahiz ta ezetzak sortu
sarri etsipena
bizitza ikasteko
horixe da dema.
Olentzerotan ere
nola eman dena?
Ezetza izan leike
jostailu onena
haurrak garatu dezan
bere irudimena.
A. Mendiluze
Baina haurrak bihurtu
ditugu artalde
denek jolas berbera
nahi luketen talde
beraz egiten badu
edozerren galde
ni nago nahi duena
uztearen alde
baina erakutsiaz
ez dela debalde.
I. Elortza
Nahiz ta biok ekarri
gaur berbak ahora
ta bakoitzak eraman
norbere gogora
zeu geratuko zinen
horrekin gustora
baina ez dira berdin
atera kanpora
debalde emanez gero
debalde izango da.
A. Mendiluze
Baina emanez gero
ezetz borobila
konparatzen ez al da
hasiko mutila?
Zuk badaukazu laurehun
euroko mobila
logelan telebista
eta portatila
ta bera irudimenaz
moldatu dadila.
I. Elortza
Orain bota duzunaz
nahiko ados nago
baina ez ginen hala
gu hazi lehenago
hogeita batgarrena
bai aro arraro
geu eta haurrak goaz
gero ta txarrago
guk gehiegi daukagu
ta haiek gehiago.
A. Mendiluze
Hala’re zerbait gehio
beti helburuan
azken asmakizun bat
haien akorduan
eskatzen dutenean
dena amorruan
maitasuna, denbora
ta euren onduan
hori dena sartzen da
denaren barruan.
I. Elortza
Baina eman ezean
haiei zenbait dohai
nola izango dira
bizitzarako gai?
Nik ezetz esango dut
zuk esan’zazu bai
ta jarraitu izaten
zu Aitor aita guai
nik aita ona baino
ez nuke izan nahi.
A. Mendiluze
Hobe biok itxura
hartu bagenio
haurrari aita guaiak
sobratzen zaizkio
eskatzen dizunean
serio-serio
esan ezetz ta zure
balore, balio
ta gero geureari
eskatuko dio.
I. Elortza
Horrela konpontzerik
daukagunez nekez
bata oker badabil
bestea nola artez?
Beraz bien artean
hor konpondu leikez
ez dakit hala ere
joango den ala ez
zuk esan’zazu “bai” ta
nik esango dut “ez”.