Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2022-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Gaztetan pasioa
neukan irakiten
ordu libre guztiak
hatzei eragiten
igotako kantuen
emandako kliken
artetik zer ez ote
zait aldera irten?
Ta kilimarik ez det
aspaldi egiten.
Kilimarik ez dizut
aspaldi egiten.
On. Enbeita
Begiratzen didazu
pantailatik trabes
ta horman kontran nago
moldez eta aldez
zentzuna zure eskutan
bakarrik dudanez
etorri hona zeure
artez eta artez
kendu zaidazu hautsa
aspaldiko partez. (bis)
O. Iguaran
Hamar orduko lana
ordubete bide
nekatuta egotea
denez eskubide
kanturako ja ez naiz
sentitzen hain libre
baina zu besarkatuz
berriz adiskide
hura dut ogibide
ta zu bizibide. (bis)
On. Enbeita
Bizibidea izan
nahi duzu musika
baina aspaldi zaude
doinuak utzita
begiak nekatuta
pantailan jarrita
besterik ikusi ez
klika eta klika
nirekin kapaz zinen
begiak itxita. (bis)
O. Iguaran
Youtubeko hitzek ta
protesta aldarrik
aspaldi izan naute
nekatu xamarrik
baina berez ez daukat
horien beharrik
gaur kamara pizteko
ez daukat indarrik
ta kantatu nahi nuke
guretzat bakarrik. (bis)
On. Enbeita
Dakidala lekuko
ni bakarrik nago
zure artearen zain
geldirik luzaro
kantatu nahi zenuke
libre ta oparo
kantatu nahi baduzu
ez da hain arraro
hariak mugitzea
zure esku dago. (bis)