Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2022-03-05 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Alkaiza, Saioa
Artetxe, Miren
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”.

Description

Air
Estutzen ez bagaitu
Nom de la strophe
Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe

Nom de la strophe:  Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Alkaiza
Jo, ze ongi joan naizela
lehen batxean
zu paretik zentozen
horko basean. (bis)
Bonboiak zuretzako
dauzkat atzean.

M. Artetxe
Bonboiei ez zaiezu
gaur egin kasu.
Sekulako zita dut
Donostin, aizu! (bis)
Hau ere izorratu
behar al didazu?

S. Alkaiza
Ze ongi egin dudala
gaurkoan tiro
nere azukre koxkorra
joe, ze giro! (bis)
Antza nere aldera
dago Kupido.

M. Artetxe
Utzi albo batera
bere babesa
ta kotxe istripuaz
egizu kexa (bis)
Joe, berriz igo zait
diabetesa.

S. Alkaiza
Poztu beharko zinake
Miren nerekin
eta geratu zaren
tipa horrekin (bis)
ni nintzen baina perfil
faltsuarekin.

M. Artetxe
Berriz puntu hontara
iritsi gara
zurekin nagon aldi
bakoitza hara! (bis)
Psikologotarako
materiala da.

S. Alkaiza
Terapeutak zioen
ta hau da egia
ni nintzela pertsona
tristeegia (bis)
ta bilatu egin dut
laranja erdia.

M. Artetxe
Ze naranja, ze limoi
hau da la pera
gure bi mugikorrak
orain atera (bis)
nik terapiara dei
ta zuk Mapfrera.