Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2022-04-22 Zumaia Jaialdia
Conducteur/trice
Maia, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Ez dut ezer esango
aholkuengatik
guztiok pasa gara
ai pandemiatik!
Hobeak ez seguru
nik hori badakit
okerrago bada ere
atera hontatik. (bis)

M. Lujanbio
“Atera honetatik”
dio bi hitzetan
eta larritasuna
begi ta hatsetan
iaz egon zen bera
kejan orain bertan
esan nizun jartzeko
letra arabeetan. (bis)

U. Iturriaga
Lerdo aurpegi honekin
behar al dut gera?
besoak gorri-gorri
ta tinta sobera
bezeroak arrazoi
esaldia bera
ta zuk beti arrazoi
zure arabera. (bis)

M. Lujanbio
Arrazoiek bi alde
dituzte bizitzan
zuretzat ta neretzat
ezin du bat izan
ehun euro kobratu nun
urrea bailitzan
ni hartatik bastante
hobea atera nitzan. (bis)

U. Iturriaga
Ehun euro lehenagoko
milaka pezeta
bera hobea irten
ta neri parreka
adi ’zazu morena
egia da eta
tatuatzailea zara
baina ez poeta. (bis)

M. Lujanbio
Ez naizela poeta
baina fina lanez
ta gaizki eginaren
konponketa planez
“Hobe aterako gara”
gezurra aidanez
bestean eingo dizut
“Edo agian ez” . (bis)

U. Iturriaga
Ja nekatua nago
horrelako timoz
“I love you”, “Maite zaitut”
ta esaldi intimoz
kentzen ez badidazu
esaldi hau mimoz
neuk azalduko dizut
hau zelan den txinoz. (bis)

M. Lujanbio
Tatuajeak bueltarik
ez dute ematen
pentsa ex-en izena
zenbatek daukaten
zuk segi beharko dezu
holaxe ein baten
hazka egiten eta
azkazalak jaten. (bis)