Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
Bertsoa entzun |
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Etxebizitzak ein nahi zituzten
prozesua luze doa
haundia baita frankismoaren
itzalaren luzeroa
nik pentsatzen det egindakoan
erreka ertzen paseoa
hementxe jarri behar litzakeela
torturaren museoa.
U. Mendizabal
Hainbat tortura kasu izan da
urteetan alboratua
baina batzuen begietatik
bada zer adoratua
eta ondaretu badute Vox-ek
aspaldian goratua
Loiolakoak izan behar du
ondare hondoratua.
M. Lujanbio
Nahiago nuke bai Urumean
baletozti bi olatu
eta etxe hau, bere iragana
ta min danak hondoratu
Espainiako banderak nahi du
hemen herri bat zulatu
ta Donostiko Udalak berriz
etxeekin espekulatu.
U. Mendizabal
Gogora ekarriz Foru Aldundi
ta Eneko Goia alkate
ez ote dira Monopolyko
partida beraren parte?
Toki honetaz nere ustetan
ez dira oroitu bate.
etxegintzaren behar larriak
hortara behartu arte.
M. Lujanbio
Etxe premia badago baino
prezioa goitik doa
ta zozketatu egiten dira
hori ez da etikoa!
Nik intsumiso jendea nuke
hor barruan begikoa
hori litzake kuartel honentzat
justizi poetikoa.
U. Mendizabal
Nahiz ta justizi poetikoak
badauzkan bere nibelak
beste zeozer erakusten du
Monopolyko mantelak
etxeen lekua oztopatzen du
nunbait gaurkoan kuartelak
ta lehen etxeak zeuden lekuan
jarri dituzte hotelak.