Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Cohachen premiarik
ba al duzu benetan?
M. Lujanbio
Hori ondo etortzen
da txapelketetan
nerbioak hasita
dauzkat barrenetan
ta dena beharko da
abenduko bueltan.
U. Iturriaga
Beste hauek entzunda
urduritu al zara?
M. Lujanbio
Julio begiratuta
sartzen zait ikara
Nerean brilloakin
hara, hara, hara…
Baina gu zakur zaharrak
moldatuko gara.
U. Iturriaga
“Mil colorau!” kantatzen
dute zure alde
M. Lujanbio
Milkolorau ze ote dan
egiten nun galde
gorri urdinak eta
berdeak badaude
bazpa’ hobe zaudete
apusturik gabe.