Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Oihana Arana

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (11. 2022)
Représentación
2022-03-25 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Auteurs
Altube, Txaber
Arana, Oihana
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Oihana eta Txaber, anai-arrebak zarete, eta zuen etxe berean bizi zen amona hil berri da. Zuk, Oihana, gaurko eta biharko egunak tanatorioan igarotzeko asmoa daukazu, baita hiletara joatekoa ere. Txaberrek, berriz, nahiago du datozen egunak bakardadean igaro.

Description

Air
Menditarra naiz eta gogoan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Oihana Arana

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Arana
Behin heriotza iristen da ta
dena ikusten da beltzegi
doluai eutsi behar zaio ta
lehengo bideetan segi
nire hautua makabroa da
eta egia da egi
onar dezagun bion hautuak
direla oso zilegi.

Tx. Altube
Bai heriotzak sekula ez du
hautu sinplerik aditu
amona nola agurtu horrek
hamaika aukera ditu
bera eta ni azken oroimen
on batek elkartzen gaitu
beraz bakarrik agurtu nahi dut
ta irribarrez oroitu.

O. Arana
Onar dezagun hiru ta hiru
ez dira beti izan sei
nik hartu ditut bere alkandora
bere zapata ta jertsei
eta zuk uko eingo diezu
tanatorioko haizeei
isil daitezen esango diet
zutaz kejatzen direnei.

Tx. Altube
Heriotzak ze pisu daukan ta
haren faltak ze tamaino!
Baina akabera daukanez beti
bizi honek desengaino
eskertzen dizut besteen aurrean
defendatzea horraino
nahiago baitut akordu on bat
aurpegia eman baino.

O. Arana
Heriotzaren kudeaketa
hain da kontu mundanoa
nire zainetik sartu gura dut
nik dramatismo gramoa
elizan entzun besteen negarrak
kantu gregorianoa
inporta al zaizu gero lotara
zure ohera banoa?

Tx. Altube
Sar zaitez lasai gure babesa
izan dezagun harreman
eta nirekin oroitu zaite
asko elizako deman
ez baitut gura erru zati bat
eroan aurrera niregan
musu haundi bat emango dizut
ta zuk amonari eman.