Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga
Bertsoa entzun |
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga
Nom de la strophe:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lehenengo sexu eszena
lehen lana lana ez dena
kendutako lehen eztena
buruari lehenespena
zu zara Berriz ta ni naiz berri
ez izan arren gazteena
estrainekoak horixe dakar
barne adierazpena
izerdi tantak, ondo egin nahia
ta osteko irakaspena
saiatuko naiz ez dadin izan
lehena eta azkena (bis)