Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Aitor Etxebarriazarraga
Bertsoa entzun |
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Aitor Etxebarriazarraga
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Altzerreka
Euskaran egunean
agenda hori bete
ta bertsolariontzat
horrenbeste neke
nahiz ta egun hau dugun
guztiok presente
nitaz hala esango dut
ja bainaiz kontziente:
“Egun hontan bakarrik
oroitzen zarete”. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Berez ez dogu ezer
bertsoaren kontra
bestelakoa da ta
daukogun erronka
baina deitu zaittugu
joanda ate joka
dirua ordaindu ta
hiru bertso bota
iazkoak badira
ez deusku inporta. (bis)
I. Altzerreka
Hori esateko duzu
horrenbeste kemen!
Hogei euro misero
pasatuta hemen
egun hontan ez dugu
guk hartzen atseden
beti gora ta behera
hainbeste asperen
militantzia ez bada
hau ez dakit zer den. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Baina hain da zabala
bertsoen kabia
jente askok betetzen
baitau ataria
benga egin bertsoa
esfortzu handia
mezua betikoa
nahikoa argia
ta oroitu Kontseilua
ta oldarraldia. (bis)
I. Altzerreka
Bista bota duzu zuk
auzitegietara
oldarraldia ezin
baita hortxe laga
epai guzti horretxek
dira gure traba
bertsoan hala diot
gaurkoa ta hara:
hurrengo urtean berriz
elkartuko gara. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Deitu behar zaittugu
ta zeu aukeratu
baina abots guztiak
gura geunkez batu
normalizatu guran
baikara trabatu
onak segi behar dau
ta txarrak aldatu
ta hortako beharko dogu
urtero elkartu (bis)