Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Auteurs
Etxebarriazarraga, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aita legez ezarri
neban lehen erronka
“Ez tonurik altxatu
ez gezurrik bota”
Baina lehen Gabon gaba
zala ate joka
akabo ohiturak eutsi
beharra dago ta
hau eta beste datoz
opariz itota
emaztea antzezten dabil
“Ole, Olentzeroka”
zenbat antzeztu daben
ezin neike konta
dana ez eitearren
korrontearen kontra.

Neuri be itxi eustan
guzur hark itzala
gurasoak miresten
dozuz dana dala
oin geu be hasi gara
andre hau zitala
baina enteratzen dira
ta aibala! Aibala!
Ondo jakin gendun hau
ailegauko zala
ta alaba opari eske
ze tonu zabala
ta nik begittu deutsat
esanez bezala:
“Badakit dakizula
ta zuk dakidala”

Ez dago erraz lortzen
aita onaren pina
baina onartzea da
onena jakina
sofa ertzetik egin
deutsat iruzkina
“Bai, ama ta ni gara
mendiko ikazkina”
Deitu dausta “traidore
guzurti zikina”
Joan da ta bueltatu daust
Frozenen panpina
txarrena apropos emon
deutsadala mina
ta nik legez besteok
ein dozue bardina.