Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2023-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Hasi batetik eta
segi hamarrera
ez naiz inoiz etorri
ta hemen gaur bera.
Ez dut horren berandu
abitu karrera
urtero etorriko naiz
hemendik aurrera.
A. Mendiluze
Beraz orain urtero
helduko zera zu
behingoz haginlariai
egiteko kasu
arren zaudela geldi
ta utzi zaidazu
bi haginen artean
beldur bat daukazu.
M. Lujanbio
Beldurra zuri dizut
ez baitzaitut laket
honera etortzeko
erreparoa det
hortz onak dauzkadala
aitortu dezaket
ez balizkit puskatu
turroi eskas batek.
A. Mendiluze
Urtero turroi zuri
gogorra opari
eta zuk koska egin
behar noski hari
aitzaki txarra entzun det
nik ondotik adi
kasu egin behar diozu
zeure buruari.
M. Lujanbio
Neure buruai kasu
eginez horrela
pentsa ia ehun urtean
etorri ez naizela!
Orain hortza hautsi zait
ez nun uste bela
isildu, ta pegatu
lehen zegon bezela.
A. Mendiluze
Beraz jarri nahi nauzu
konpontze lanetan
zeozer egiteko
zure haginetan
behin pegatzen hasita
duda det benetan
kola hortzetan eman
edo ezpainetan.
M. Lujanbio
Ezpainak pegatzea
orduan nahiago
zabaldu ez ditzadan
begi eta aho
badaezpada pentsatu
ein baino lehenago
nere kartera ere
itsatsita dago.
A. Mendiluze
Banekien kolatik
osatuko zela
uste al dezu ni atzo
hasia naizela?
Baina moldatuko naiz
lasai zaitezela
kartera zulatzeko
hagina bezela.
M. Lujanbio
Lehengo elikadura
eta lehengo era
orain horren hortz onak
ez dauzkate keba!
Denak balin badute
ai! Nere manera
zure negozioak
laister luke kiebra!
A. Mendiluze
Ez, jendea zaintzen da
zu baino gehiago
ni lan aldetik behintzat
osatuta nago
ta erronka jartzen dizut
beldurraz harago
beste behin zatoz behintzat
hil baino lehenago!