Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-02-05 Idiazabal Plaza librea [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2023-02-05 Idiazabal Plaza librea [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze
Hasi bagera hasi
xuabe-xuabe
eginak gaude hemen
mahai-bueltaren jabe
baina beste zerbaitez
egin nahi det galde
nahiz eta jarri geran
denok parez pare
igual proportzioan
aker asko daude. (bis)
N. Elustondo
Bide hori hartu dezu
ta nik hortik segi
nahiz ta sortu laiteken
hainbeste aberi
bizitza hontan bada
nahikoa komeri
eta aker mordoa
da hemen ageri
zuretzat asko daude
neretzat gehiegi.
A. Mendiluze
Baina hori izango da
zure parezera
eta ausartuko naiz
zerbait galdetzera
errexa da esaten
akerra ta zera
gaur denak bildu gera
mahaiaren ertzera
ta esan Nerea gaizki
sentitzen al zera?
N. Elustondo
A ze ziria bota
didazun bertsotan
nahiz eta hori egiten
didazun askotan
kantuan hasiko naiz
erantzun asmotan
aker gehiegi daude
igual gaurko kortan
ea domatzen ditudan
akelarre hontan.
A. Mendiluze
Ez da errexa izango
hemen kunplitzea
mahai bakarraren bueltan
denak kabitzea
baina zerbait nahi nuke
ondo argitzea
nahiz eta posible den
libre aritzea
nere kulpa al da zu
gaizki sentitzea?
N. Elustondo
Eta berriro ere
albotik zirtoka
munduan bada mila
ta arazo mota.
Ez dakit den kasuala
edota konplota
baina beste behin ere
honuntza igota
jarraitu beharko da
munduaren kontra.
A. Mendiluze
Munduaren kontra ta
ia borrokara
etorri zerana zu
bertatik bertara
batzuen zalantza ta
besteen ikara
pakeak egitea
bakarrik falta da
zu ondo sentitzeko
zer falta ote da ba?
N. Elustondo
Hortarako ez dago
gauz gutxiren faltik
lanean segi behar
genuke haatik
eta nolabait segi
nahiko nuke hortik
ez dakit zuk dakizun
nik ederki dakit
Aitor zer ikusten da
pedestal hortatik?
A. Mendiluze
Ia hemendikan zer
istori igorri
zein aipatu ta gero
zeinengana korri.
Esan beharko dizut
bi masailak gorri
zeini kargu hartu hona
etorri den horri
edo beste zenbaiti
ez dalako etorri?
N. Elustondo
Ze nolako ataza
jarri dezun hemen
baina erantzuteko
badut nahiko kemen
akerrak larreetan
beti hain nabarmen
eta ahuntzek orduan
egin behar amen…
Batzuk etorri ezean
etorriko ziren.
A. Mendiluze
Beraz ahuntzarengatik
betiko ohituran
ez dezu esan zenbat
faltatzen ditudan
berriro ere dudan
adarraren mugan
argi erakutsi dezu
ikusi da zugan
horrenbeste zergatik
maitatzen zaitudan.
N. Elustondo
Ba bai nolabait ere
hortik ekitea
izan liteke hemen
kolpeko zinpea
baina esan behar dut
gaur egitatea
holakoa ote da
gaurko elitea?
Planaren parte al zen
ihes egitea?
A. Mendiluze
Hasieran hasi naiz
gozo atakean
eta aldamenetik
zu jo eta kean
bistan da ez gerala
moldatzen pakean
ni konforme nengoke
gerrara joatean
ordu bat zor didazu
lokatzen artean.
N. Elustondo
Rekuperatzeko nahi
zenuke parada
behingoan murgilduak
gu lokatzetara
jendeak arnasteai
utzi dio jada
lasai sartu arnasa
gaur biriketara…
Ez du ematen baina
gu lagunak gara.