Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-02-11 Murueta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-02-11 Murueta Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Mundu hau uzten bazun
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-02-11 Murueta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Beraz hirurehun euro
galduta zaude zu
ta orain ondora zatoz
horregatik kexu
hurrengorako igual
ikas dezakezu
besteei dena eman
behar babadiezu
jokoa ez dela errenta
ikusiko dezu.

A. Estiballes
Iruñeara joan nintzen
apustuen gose
eta nire gogoa
nahi nuen han ase
bazen bertsolari bat
zeukan nahiko klase
neurri txiki, doinu
zein neurri luze
baina berriz laugarren
Aitor Mendiluze.

A. Mendiluze
Jakizu hirugarren
jarri nindutela
baina konprenitzen det
erreta zaudela
hirurehun euro galdu
jokatu ta bela
Mendiluzeren alde
zeunden dena dela
uste nuen bertsotaz
bazenekiela.

A. Estiballes
Laugarren esan eta
hirugarren kexa
bueno edozein postu
zegoen errexa
apostua irten zen
nahiko aldrebesa
zure alde jokatu
ta zuri babesa
ta Muniainen moduan
eterna promesa.

A. Mendiluze
Ai nola irabazi
nik ere baneki!
Baina hirugarrengo
postua eseki
biderik ez nezake
gorago ireki
hori gertatzen zaio
eskasa den bati
halere konfiantza
eskertzen da beti.

A. Estiballes
Publikotik bidaltzen
nizun nahiko indar
su txikiren bat bazen
pizteko ze pindar!
Baina berriro ere
Aitor bihar, bihar…
Aitortu behar dizut
egin nuen negar
irabazteko ez bada
ez da joan behar.

A. Mendiluze
Irabazteko ez bada
joatea ez da ongi
Arkaitz zure hitz hoien
erantzuna tori
lehenengora joan nahi ta
hirura erori
baina nere errua
ez da izango hori
bota’iezu Mafalda
ta Mortadelori!

A. Estiballes
Mafalda Maialen da
ez zaitez aztora
ta Mortadelo Amets
hori da ganora!
Nik ikusi zintudan
arratsez gustora
goizeko puntuekin
ezin joan inora
gutxienez heldu zaitez
buruz burukora.

A. Mendiluze
Lehen, bigarrengoa…
Nola nabarmendu?
Hobe aldez aurretik
jakingo bagendu
baina han saiatzeko
bakarrik geunden gu
ahal nuena egin nuen
hori ezin kendu
gehien egiten dunak
hoixe egiten du.

A. Estiballes
Zu zeure buruari
ein zenion traba
txapela ikusi zendun
bertatik bertara
akojonatu eta
irabazten laga
oso bide laburra
dago hortik hara
zu mende honetako
Eguzkitze zara.

A. Mendiluze
Eskertzen dizut neri
hori esatea
orain neri dagokit
buelta ematea
badakizu zuk nola
ireki atea
maisu haundia zera
ta Arkaitz maitea
inoiz pentsatu al dezu
berriro joatea?

A. Estiballes
Utzi nuen eta ez noa
gaur gauzak aldatzen
hargatik segi ‘zazu
nigatik kantatzen
gaur ni zure ondoan
ta hori egia zen
benetan pozik nago
ta esatera goazen
niri irabazleak
ez zaizkit gustatzen.

A. Mendiluze
Lehen apustu batekin
aurrera atzera
heldu zinen hirurehun
euroak galtzera
orain ez zera ari
aurreko antzera
“Irabazlerik ez zait
gustatzen” ta zera
gustatzen zaizkizu ba
zeu baldin bazera!

A. Estiballes
Aitor bera denean
beti aurpegi alaiz
irabazlearen pultsu
gogo eta usaiz
baina Aitor zalea
beti izan da Arkaitz
ta damutu ezean
noizbait edo garaiz
lau urte barru ere
zure alde joango naiz.

A. Mendiluze
Ezin berezi sarri
txar eta on denik
baina eman ezean
kontrako ordenik
zerbait airean utzi
beharko nuke nik
zu nere alde joango
zera ziurrenik
baina ez dizut esan
neu joango naizenik.

A. Estiballes
Ba joango ez bazina
a ze atsekabe!
Sustrai ta zure alde
noa parez-pare
nahiz eta gero eman
hamaika nahigabe
txikitan bakeroen
pelikulan ere
ni beti joaten nintzen
indioen alde.

A. Mendiluze
Beraz zure aukera
indioa zela
hala bota diguzu
umetan bezela
indioarena da
irudi itzela
indioaren alde
hona zatozela
ni azken mohikano
sentitzen naizela.

A. Estiballes
Zu berriz joango zara
dut itxaropena
har bat daukazu jaten
oraindik barrena
lau urte barru saio
perfekto, zuzena
txapel beltza buruan
merezi duena
baina ez egin berriz
indioarena.

A. Mendiluze
Indioarena utzi
zeure apuruan
eta aritu zaite
maila seguruan
beste denak atzean
utzi inguruan
eta atera zaitez
txapela buruan
ziurtatu hori ta
joango naiz orduan.

A. Estiballes
Arkuarekin bota
dizkiot bi gezi
Kupidon antzekoak
sentituz berezi.
Zeuk ikusi sinetsi
edo ez sinetsi
baina txapeldun zara
bihar edo etzi
bertsolari on asko dauz
zulakoak gitxi.