Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Conducteur/trice
Beltza Bengoetxea, Joseba
Bertsolaris / Auteurs
Illarregi, Xabat
Soto, Julio
Exercice
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé
Medikuak greban direla, Osasunbidearen egoera, osasungintza… horrekin hasi eta ea nora jotzen duzuen.
Puntua: Zu azkena noiz joan / zinen medikura?
Puntua: Sistema pribatura / edo publikora?
Puntua: Itxaron zerrendetan / gaur ez dago giro
Puntua: Proba ein behar duzu / baina zertarako?
Puntua: Zu lasai hilko zara / arnasak itota

Description

Air
Zer da gaur Donostian
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Zu azkena noiz joan
zinen medikura?

X. Illarregi
Bi mila ta hamabosta
izango zen uda
gaixotu nintzen eta
neukan kalentura
orduz geroztik Xabat
beti sendatu da.


J. Soto
Sistema pribatura
edo publikora?

X. Illarregi
Pribatuak gaixoa
dakar poltsikora
beraz publiko hortan
itxaron denbora
ta zure txanda egun
baten helduko da.


J. Soto
Itxaron zerrendetan
gaur ez dago giro

X. Illarregi
Nik itxoiten daramat
orain emekiro
probaren bat ea noiz
didaten egingo
hiltzen banaiz ere ez du
inorrek jakingo.


J. Soto
Proba ein behar duzu
baina zertarako?

X. Illarregi
Ea Covida dudan
bilaketarako
bi mila ta hogeitik
naiz zerrendarako
ta esperantzarik ez
dut kontsultarako.


J. Soto
Zu lasai hilko zara
arnasak itota.

X. Illarregi
Asmatikoa bainaiz
baina ez zait inporta
orain artean nahiko
bizita nago ta
alperrik ariko naiz
bizitzaren kontra