Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Egizabal, Beatriz
Bertsolaris / Auteurs
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak?

Description

Air
Ze ederra ta ze polita
Nom de la strophe
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsoz beteta zegoen
gure etxeko kabia
afaria bihurtzen zen
erdi kantu-afaria
hamabi urte ta oholtzan
nere lehenengo aldia
gero dena gorpuztu ta
dena aldatu nahi ia
kontzientegi eteteko
tradizioen haria
agian batzuentzako
ez naiz hain bertsolaria. (bis)

Kortse bat soinean jarriz
plazaz plaza zenbat neke
bost urteko ibilian
eta zorretan geundeke
bizkar emanda kantatu
edo bizkar emateke
tokatzen zitzaigun rola
beti ez genuen bete
tradizio hain zurrunak
zein du iraungitze epe?
Irauten duen guztia
irauli egin daiteke. (bis)

Konpainiatzat hartuta
bide on baten magala
biok zeharkatu asmoz
Euskal Herri hain zabala!
Zalantzan jarriz zer ote
daukagun tradizionala
zer den normala gurean
eta zer ez den normala.
Laister ama izango naiz
ama heterosexuala
hala nahiko nuke baina
ez naiz hain erradikala! (bis)