Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-05-13 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2023-05-13 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Garai batean bera
izan zen errege
batzutan hain serio
besteetan xelebre
gehienetan doi-doi ta
beti oso trebe
Egaña Egaña da
oraindikan ere. (bis)
M. Lujanbio
Egaña Egaña da
egia da, tira
bertsolari gazteei
ordea begira
beti renobatzea
kontua hori da
bertsozale gazteak
helduko badira. (bis)
A. Egaña
Hobe da beterano
bat jartzea leman
hausturaik ez sortzeko
jendean eskeman
enperratuta zaude
gazteen sisteman
gazte, gazte… ta izenik
ez didazu eman. (bis)
M. Lujanbio
Alaia edo Nerea
Amets ere hara
zaharrei egin gabe
beti begirada
ze zaharren artean
hautatzeko jada
Xebastian zaharretan
zaharragoa da. (bis)
A. Egaña
Hiru gazte izen esan
ta geratua blai
Egaña bera dugu
ja amesteko gai
Egaña alaia da
txiste gehiago nahi?
Eta ez da nerea
baina berea bai. (bis)
M. Lujanbio
Egaña somatzen dut
pixka bat arraro
ez dakit ondan edo
zahartuta zeharo
ez dakit dun gaztealdi
edo dun zahartzaro
denean egon nahi du
ta inon ez dago. (bis)
A. Egaña
“Nik Egañaz ez dakit”
ez didazu gorde
“Ai Egaña! Ez dakit…”
izen ta ohore
“Ez dakit ai Egaña
ahal duenan doble…”
Ba zuk ez badakizu
ekarrita hobe. (bis)
M. Lujanbio
Baina elkarte honen
grin ta adoreak
baitira berrikuntzak
ta gaurko loreak
Egaña onena da
non daude hobeak?
Baina ezin gara izan hain
kontserbadoreak. (bis)
A. Egaña
Ai ene Xalbadorren
heriotza bela
ezin dezaket ahaztu
akabo bestela
imajina Egaña
bertan hiltzen dela
Arragua geratzeko
Urepel bezela! (bis)
M. Lujanbio
Erromantizismoa
hobe dugu kendu
pentsa Egaña mahaian
eiten dela zendu
askoz hobeto Sustrai
bilduko bagendu
Egañak sagardotan
gasto asko egiten du. (bis)
A. Egaña
Ba ni ideiaz noa
sustotik sustora
arrazoi Egañana
ahaztu beharko da
Sustrai hiltzen bazaigu
jendea gustora
errexo irtengo da
eskailetan gora! (bis)
M. Lujanbio
Pixkatxo bat flipatzen
hasita al zaude?
Ez jarri hain funebre
ez jarri hain grabe
afaria behar da
parrilla ta labe
gu biziarazteko
ta inor hil gabe. (bis)