Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-06-03 Dima Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-06-03 Dima Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Iza, Ibon
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Naparruatik ardo karraio A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-06-03 Dima Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Urte pilo bat lata ematen
nijoa euskal herritan
Dimara ere hogei bat urtez
igual nator ja bixitan
idatzi, kantatu ta filmatu
beti amets bat begitan
eta oraindik ere ez dakit
ze izan nahi dudan haunditan.

A. Sarriegi
Zure apustua ez da izango
noski neurri txikikoa
Dimara etorri eta Jon Maiak
kantatzea tipikoa.
Hala’re jakin behar zenuke
gutxienez mutikoa
gauza bat dela betirakoa
ta bestea betikoa.

J. Maia
Betidanik gustatu izan zait
muga gabe pentsatzea
mugarik gabe mugitu eta
nahi dudana kantatzea
berrogeita hamar urte dauzkat ja
ez da pasatzen haizea…
Oraindik ere ez det deskartatzen
Athleticen jokatzea.

A. Sarriegi
Garai batean Negu Gorriak
ta Zumaiako makarra
gero han ta hemen berriz bertsotan
eta ez zen horren txarra
orain kantu bat omen garela
adierazteko beharra
igual marrazki bizidun batzuk
da falta zaizun bakarra.

J. Maia
Neri berdin zait ahozkoa zein
idatziz literatura
politika ere gustatzen zait
ta horri batu kultura
marrazki bizidunetarako
hau, hori edota hura…
Agian neroni izango naiz
neronen karikatura.

A. Sarriegi
Ez da erreza pertsona batek
horrenbeste ematea
zinegotzia ia ez da ezer
gutxiegi alkatea
politikari aipatu dezu
denean dezu artea…
Inoiz pasa al zaizu burutik
lehendakari izatea?

J. Maia
Erdi brometan esan didazu
eta umorez azaldu
trenak pasatzen dira bizitzan
izan hartu ala galdu
horretarako nere buruak
ez dauka hainbeste gradu
baina agian pentsatuko det
herriak eskatzen badu.

A. Sarriegi
Baina bakoitza bagera nonor
ta bakoitzak boto bana
ez da erreza bizkar gainean
eramaten horren zama
borondateaz hitz egin dezu
hau da ulertu dedana
herria zer dan definitzea
daukazu lehenengo lana.

J. Maia
Politikan zer du marketinak
eta zer du industriak
manejatzeko herri ametsak
ta herritarren angustiak?
Neretzat zer ote da herria
nola dantzatu eguzkiak?
Neretzat herria Dima da ta
ondoren beste guztiak.

A. Sarriegi
Nik betidanik uste izan dut
ez gelditzea aparte
dela gauza ona eta horrekin
ez dut zalantzarik bate
baina Jon Maiak hartu ezkero
hauteskundeetan parte
abstenituko nintzatekeen
lehen aldia litzake.

J. Maia
Nere amets amerikanoan
bizi naiteke gustora
kale rasoan hasi nintzena
gero eskaileretan gora
kanpaina behe-behetik hasita
nazio dena aztora
Obamarentzat Chicago zena
neretzat Dima izango da.

A. Sarriegi
Txinparta piztu ta gero nola
horrek lezakeen hartu su
ikusten dizut presentzia bat
ta behar adina pultsu
egia esan lehendakaritzan
igual ikusten zaitut zu
nere antzeko txingurri batzuk
lanean gertu ba’ituzu.

J. Maia
Nigatik hasiko al zinake
Aitor zu ere politikan?
Lazkao Txikik esaten zuen
ez da gauza politikan…
Baina Euskal Herriko iraultza
hasi leike hemendikan
hau bukatuta frontoi erdian
idatz dezagun yes we can*!

*“Jesguikan” ahoskatu du.