Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Alberdi
Neure burua aurkeztu
nuen zerrendetan
ta galdu gara gero
botere herrenetan
tongo egiteko esan
didazu gaur bertan
ezin nuen sinistu
nahiz ta zenbenetan
inor kabalik ba al da
alderdi honetan? (bis)
On. Enbeita
Herri politak dira
Bastida, Guardia
baina zuk ezin dozu
bajatu guardia
alderdiak ikusi
behar dau argia
ezin dira nahastu
ez da lehen aldia
helburu txikiak ta
helburu handia. (bis)
U. Alberdi
Beraz domino piezak
dijoaz katean
eta gu ere sartu
abaila betean
irabazi nun postu
hori etetean
alperrik dira lanak
urtean-urtean
zer eskaini dizute
alkate trukean? (bis)
On. Enbeita
Ez da errez ulertzen
pasetan dan dana
zu ez zara Arzallus
ez zara Arana
Sabin Etxea da hemen
agintzen dauana
ta bakotxak ein behar
leuke bere lana
gora ta gora joan
dakigun porlana. (bis)
U. Alberdi
Porlana erdia ta
ardoa beste erdia
diruan alde egin
behar alegia
horrelakoxea da
gure alegia
ez badugu esango
herrian egia
besteren batek jarri
beza aurpegia. (bis)
On. Enbeita
Aberri Egunean
ikurrak atara
eta esan euskalduna
badala Araba
bitartean PPeri*
lepoan eupada
gu trankil gagoz, txula
ipintzen bazara
buru batzuk moztea
oso erreza da. (bis)
U. Alberdi
Beraz buruak mozten
hasi zara hasi
ta nirea aurrena
halaxe zen kasi
alperrik ibili naiz
josi eta josi
zeren bulegotan zuk
duzunez egosi
merke saltzen dugu ta
garesti erosi. (bis)
On. Enbeita
Nahiz zure alkatetza
ezin dogun goza
Gipuzkoan dagoz zain
alfonbra, oholtza
nahiz ta kendu deutzugun
lau urteko poza
estrategia hain da
ona, aproposa
gu gara alderdia
bestea kaosa. (bis)
*PP: Partido Popular edo Espainiako Alderdi Popularra.