Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-06-25 Tolosa Jaialdia
Conducteur/trice
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendizabal, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai.

Description

Air
Markesaren alaba I-B
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu
Erlojua bueltaka
ibiltzen da tik-ta
errepikatuz dena
nabil igerrita
ni laurogei urtera
zuk guraso pinta
umeei eite ‘iezu
begira jarrita
besterenei txalo ta
zeureei errita. (bis)

U. Mendizabal
Portatzen nintzanian
umetan arlote
attak zenbat bronka ta
belarriko kolpe!
Zure iguala naizela
bai egia ote?
Baina zure onduan
ai xaharra demontre
nere attari ere
botako nioke! (bis)

J.M. Irazu
Nire bidetik nahi nun
nik seme kuttuna
baino nahi zuenetik
azkenean juna
baino ondorioa
hala’re iluna
orain zure desira
zer degun laguna
zeureek egin behar
zuk egin zenduna. (bis)

U. Mendizabal
Saga hontan badegu
hamaika bertute
zure antza detela
badakizu zuk’e
mejoratzen dijoa
urterikan urte
ta konforme izango
naizela det uste
nik baino hobetoxio
egiten badute. (bis)

J.M. Irazu
Eskemak birsortzea
ez degu arraro
eiten ez baldin bada
geroz ta gehiago
zu bizitza betean
ni ja bueltan nago
ikusten dedanakin
nahiko garbi dago
zu zahartzen ai zerala
ni baino lehenago. (bis)

U. Mendizabal
Postreetan nik eitten det
oain aberia
eta siestan pasa
atsalde erdia
zu baino azkarro zahartu
hau da miseria!
Baina ni konforme naiz
hauxe da egia
itsaste ez bazait zure
kaskagorkeria. (bis)

J.M. Irazu
Lehendikan itsatsia
dezu nere marka
horrexegatik nago
gaur erdi dardarka
ez da errexa iyotzen
bizitzan aldapa
oain boterean zaude
segi taka-taka
gero entzungo dituzu
banaka-banaka. (bis)

U. Mendizabal
Taka-taka aurrera
joatia normala
ximurtzen dan einian
gorputz ta azala
baina entzun ezazu
ene atta hala
arbolak nola bere
ohi duen itzala
izan nahi nuke zure
enborran ezpala. (bis)