Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-09-15 Lezo Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Egaña, Andoni
Iguaran, Oihana
Lizaso, Sebastian
Exercice
Launaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek.

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Badaukat berri hipoteken ta
etxeetako kredituen
komisioak nora doazen
ta zein diren segituen
baina badauzkat zorrak
gorriak, derrigorrak
ta nola zorrak nituen
zenbaki hoiek guztiak gorriz
zenek pintatzen zituen? (bis)

S. Lizaso
Sarri askotan zuzendariak
badu hainbat konpromezu
iristen zaizkit hainbat kritika
eskari edota mezu
zenbakiak gorriak
Oihanan aldarriak
eta horregatik kexu
urdina gorri bihurtu zaizu
gehiegi gastatzen dezu. (bis)

O. Bartra
Garai onenak pasatu ziren
orain krisiari ekin
zuk ba omen duzu nahiko jakintza
ekonomi ta marketing
lehen neukan dirutza
oin txakurraren putza
minus ehun mila etekin
bizirauterik ba ote daukat
koltxoi azpikoarekin? (bis)

S. Lizaso
Inbertsioak gaizki atera
hau ez da nobedadea
dirua dezu gutxiago ta
kezka daukazu doblea
koltxoi azpikoekin
bizi litekeen jakin
eta daukagu aldea
koltxoi azpian zenbat daukazun
kuistioa hori da ordea. (bis)

A. Egaña
Bertsotan jardun nintzan Lezon ta
udalak txeke bat eman
gauez txosnatan neska batekin
edan, edan eta edan
pixa egitera joanda
erori nintzen danba!
Patata zakuan eran
jakin nahi nuke txeke busti bat
kobratu ahal dezakedan. (bis)

S. Lizaso
Ez ikaratu hori ez da ta
horrenbesteko kaltea
txekea ordaintzekoa beti
da gure borondatea
eguerdi alderako
ez dezu kalterako
bentanilara joatea
eta aurretik ondo sekatu
zedorri eta txekea. (bis)